Zarautz Abesbatza
Zarautz Abesbatza -Andu Lertxundi olerkia

Historiala

Zarautz Abesbatza 1983an Udalaren eskaera izanik sortzen da Joakin Iruretagoienaren zuzendaritzapean. 1996an Jaione Eskudero zuzendari izendatzen dute.

Euskal herrian, zein, atzerrian, kontzertu ugari eman ditu, Galizian, Extremaduran, Madrilen, Sevillan, Huelvan, Katalunian, Alemanian, Israelen, Italian, Suitzan, Argentinan, Chekian, Portugalen, Belgikan eta Frantzian.

Hasierako urteetan, abesbatzen lehiaketetan parte hartzen zuen eta 2 bider lehen saria eskuratutakoa da: Avileseko abesbatzen lehiaketan (1989) eta EITBk antolatutako abesbatzen lehiaketan (1988).

Zarauztar pertsona ospetsuen eta musikagileen lanak estreinatu, kanporatu eta ezagutzera eraman ditu abesbatzak omenezko kontzertu berezietan, baita biografiak ere; Francisco Escudero, Angel Illarramendi, Imanol Urbieta, Antxon Sarasua, Mertxe Isasti, Angel Urcelay, J.J.N. Garmendia, Iñaki Eizmendi “Basarri” bertsolaria, Salbatore Mitxelena eta Xabier Lizardi, hain zuzen ere.

Herriko hainbat taldeekin elkar ekintzak bultzatzen, antolatzen eta burutzen ditu Abesbatzak, Zarauzko Musika Bandarekin, Gabota dantza eskolarekin, Jalgi dantza
taldearekin, txistu-atabal joleekin, abesbatzekin, musikariekin, antzerkilariekin, kontalariekin…

Kanpoko taldeekin berriz, Euskadiko Orkestrarekin, Donostiako Francisco Escudero Musika Kontserbatorioko orkestrarekin, Et Incarnatus sokazko orkestrarekin, Oreka TX txalapartariekin, Legutioko Laguntza txistulari taldearekin, Contratemps Bruselako ahots taldearekin, Bordeleko Bestalariak abesbatzarekin eta beste hainbat abesbatzekin elkar lanak egin ditu.

1988. urtean, Zarautz sortu zeneko 750. urteurrena ospatzean, Euskadiko OrkestraSinfonikoarekin batera, Francisco Escudero Zarauztar musikagile ospetsuaren San
Juan Bautista oratoria estreinatu zuen Abesbatzak eta 1999 ko Uztailean, egile beraren Misa in Re In honore di Sancti Mamesi lana aurkeztu zuen Escudero bera Zarautza bere azken urteak bizitzera itzuli zenean.

2001. urteko Udako Kontzertuan, uztailean, Fauréren Réquiem obra aurkeztu zuen hainbat herrietan.

2003. urtean, Angel Illarramendi Zarauztar musikagileak 19 urterekin konposatutako Meza estreinatu zuen.

2004. urtean, Aralarko Herensugearen kondaira lana, On Migel Barandiaranek bildutakoa, Jesus Guridiren Las Diez Melodías Vascas musika, Imanol Urbietak sortutako hitzak eta guzti hau berak moldatutakoa estreinatu zuen, Zarauzko Musika Banda eta Iratzarri dantza taldea zenarekin batera.

2005. urtean, Angel de Urcelayri, Zarauztar musikaria berau, aipamen berezi modura, kontzertua eskaini zioten berak konposatutako obra ezezagun batzuk estreinatuz.

2006. Urtean Sevillako Katedralean, bere omenezko kontzertua eman zuten.

2008. urtean, Abesbatzaren 25. urteurrena ospatuz, ekitaldi ugari eta bereziak antolatu zituen. Aipatzekoak, Antxon Sarasua, Mertxe Isasti eta Angel Illarramendi,  zarauztar musikagileen obren estreinaldia Kiroldegian emandako kontzertu berezian, Et Incarnatus orkestrarekin batera Mozarten Txolarreen Meza eta Argentinako
bidaian eskainitako 4 kontzertuak.

2010. urtean, Zarauzko Frantziskotarren 400. urteurrenean, hainbat ekitaldi berezietan parte hartu zuen abesbatzak. Urtero egiten ohi duten Udako Kontzertuan, Frantziskotarrak omendu zituzten eta bereziki, Aita Juan Jose Natividad Garmendia (1883-1954), organo jolea eta musika irakaslea, bere lan batzuk abestuz eta
estreinatuz.

2012. urtean, Francisco Escuderoren mendeurrenean, Et Incarnatus orkestrarekin batera, Escudero beraren monografiko bat eman zuen, berezitasunez egindako kontzertua izanik.

2013. urtean, Iñaki Eizmendi “Basarri” bertsolariaren mendeurrenean, Zarautz Abesbatzak Udako Kontzertua berezia, bere omenez eman zuen. Ekitaldi horretan, Jose Luis Gorrotxategi eta Jon Azpillaga gonbidatu modura parte hartzen aritu ziren eta beraien saio txiki baina eder horretan, Jon Azpillagak bere azken plazaratzea iragarri zuen. Urte berean, azaroan, Zarautz Abesbatzak, Oñati abesbatza, Gabota dantza eskolako dantzariak eta Zarauzko Musika Bandarekin batera, Salbatore Mitxelenaren lan garrantzitsuenetako bat aurkeztu zuen Zarauzko kiroldegian eta Arantzazuko Santutegian, Arantzazu Poema Sinfonikoa, hain zuzen ere, aita Patxi Madina Oñatiarrak konposatutakoa.

2014. urtean, Imanol Urbietaren 80 urteren omenezko kontzertua antolatu eta burutu zuen Abesbatzak parte hartzaile ugariekin: Oleskariak taldeko kide batzuek, Oreka TX, Zarauzko Musika Bandako 5 kide, Zarauztar musikari ezagun talde bat eta nola ez, Pako Olazabal (Paxo) kantaria.

2016. urtean, Sevillako Angel de Urcelay abesbatzarekin batera, musikari zarauztar honen omenezko ekitaldia burutu zuten, bai Zarautzen eta baita Sevillan ere.

2017ko Irailaren 15ean, Zarautz Abesbatzak, Donostiako Orfeoiak eta Euskadiko Orkestrak, Angel Illarramendiren 7. Sinfonia estreinatzen du, beste kantu atzuenartean.

2018ko abenduan, Illarramendiren omenezko kontzertuarekin Diskoa argitaratzen da.

2019. urtean, Bruselan, Royal Galerietan eta bertako Contretemp ganbera abesbatzarekin batera, Notre Dame de Sablón parrokian kontzertuak eskaini zituen Zarautz Abesbatzak. Winsconsin-eko talde batekin Donostiako Kaputxinoetan kontzertua eskaini zuen, beste ekitaldi askoren artean.

2021. Urtean, Xabier Lizardiren 125. urteurreneko kontzertu monografikoa antolatzen du Zarauzko Lizardi aretoan, Antton Valverderekin eta bere taldearekin batera, besteak beste.

2022. urtean, Francisco Escuderoren heriotzaren 20. urtean, Donostiako San Ignazio elizan, Iruñeako La Milagrosa elizan eta Zarauzko Frantziskotarren elizan, ekitaldi
berezia egin zuen abesbatzak.

2023. urtean, 40. urteurrenean, Bordeleko bidaia eta bertako 3 emanaldi. Udako kontzertu berezia Zarauzko parrokian eta Xexili eguneko kontzertu berezia Zarauzko
Aritzbatalde kiroldegian.

X