Gazteak

Txikitatik polifoniarekiko maitasuna bultzatuz.

Txinpirin Zarautz Abesbatza 1998. urtean sortu zen Zarautz-Txiki abesbatzaren harrobi modura. 7-9 urte bitarteko haurrek osatzen dute.
2001-2015 urteotan Eneritz Garmendia aritu da taldearekin lanean eta egun, Leire Dominguez da talde honen arduraduna.

Abesbatzaren ildoa jarraituz, astean behin, haurra taldean abesteko prestatzen da, ahotsa, entzumena, kantua eta polifonia landuz, gorputz mugimendua landuz…

Urtean zehar Zarautzen bertan eskaintzen diren hainbat ekitaldietan parte hartzen dute, Zarautz-Txiki abesbatzarekin batera edota, Zarautz Abesbatzarekin batera, adibidez, Santa Zezilia kontzertuan, Gabon kontzertuan, Udaberriko kontzertuan, Musikaren eguneko kontzertuan…

Zarautz-Txiki abesbatza 1986. urtean sortu zen Zarautz Abesbatzaren harrobi modura Jaione Eskuderoren zuzendaritzapean.
Urte hauetan, Euskal Herriko eta kanpoko hainbat herri eta hirietan kontzertuak ematen aritu dira, Italiako Milanen, Venezian…, Kataluniako Sallent-en, Cambrilsen…
Hainbat lehiaketetan ere parte haru izan du: 1989. urtean, Katalunian, Cantonigróseko nazioarteko lehiaketan 3.saria lortuz eta urte berean, Tolosako nazioarteko lehiaketan 2.saria lortuz. Bizpahiru alditan lehen saria eskuratuz Oreretako gabon kantu lehiaketan.

Zarautz-txiki abesbatzak bere lehen diskoa 1990. urtean egin zuen 12 euskal kantez osatutakoa. Hortik aparte, hainbat diskotan ere parte hartu du, Txirri, Mirri eta Txiribitonen 5 diskotan, Zarautz-Orio Kilometroko diskoan, Pirritx Porrotx eta Marimototxen Tipi-Tapa, Imanol Urbietaren kantekin osatutako diskoan (2016) … Euskal Zinerako ere grabatu egin zuten, Zorion Perfektua filmean hain zuzen ere, Andu Lertxundiren liburutik hartutakoa eta Angel Illarramendi musikariak konposatutakoa.

Egun, Antxon Sarasuak eta Jaione Eskuderok daramate talde honen ardura. 2016. urrian, bere 30. urteurrenean, Zarauzko Modelo aretoan, ospakizun ekitaldi handia eskaini zuten hainbat instrumendu joleren laguntzarekin. 2017. urtean, Imanol Urbietaren Kanonak diskoan eta Gasteizko Kontserbatorioan egin zen omenezko eta liburu eta diskoaren aurkezpen ekitaldian parte hartu zuen.

Bere kantu errepertorioa Euskal kantez, atzerriko kantez eta eliz kantez osatua dago.
Egun,10-17 urteko 30 ahotsez osatua dago Zarautz -Txiki abesbatza

Flickr Album Gallery Pro Powered By: Weblizar